Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxoztarrak Athleticegaz baita munduan zehar...



Final Copa: Surfeando con el Athletic. El rugir de los leones llega hasta los sitios más exóticos gracias al surfista getxotarra Aritza Saratxaga que surfea con la camiseta del Athletic en Panamá.

Getxotarrak Athleticegaz!!

Labels: , , ,

Zatoz umeekin Gernika parkera!





17:30ean hasita umeentzat animazio-ikuskizun parte-hartzailea izango da eta horren ondotik mokadutxoa.

Labels: , , ,

Aixe Getxo sariak 2012; saridunen zerrenda





Eta orain bai, hona hemen saridunak.

•“Ikus-entzunezko Arteak” arloan, Ibarretxe anaiak, zinemagileak
•“Ikus-Arteak” atalean, Gonzalo Martinez-Azumendi argazkilaria
•“Arte Eszenikoa”-n, Asier Hormaza, aktorea
•“Musika Klasikoa eta Garaikidea” atalean, Miguel Ituarte piano jotzailea
•“Musika Garaikidea”-n, “McEnroe” pop-rock taldea
•“Literatura”-n, Unai Elorriaga idazlea eta literatur sari nazioanalaren irabazlea
•“Diseinua”-n Iñaki eta Aitor Muñoz anaiak, “Ailanto” moda enpresakoak
•“Arkitektura eta Eremu Publikoa” sailean, Javier Pérez de Uribarri arkitektoa
•“Gastronomia”-n, Fernando Canales sukaldaria
•“Kultura Hezkuntzan eta Baloreetan”, “Harresiak apurtuz” Gobernuz Kanpoko Erakundea
•“Zientzia Kultura”-n, Felix Goñi Biokimika eta Biologia molekularraren katedraduna
•“Kultura Berritzailea”-n “Spotbross” Getxoko enpresa
•eta “Kultura Ondarea” arloan, Getxoko Filateli Elkartea.

Labels: , , , ,

Gexoko Udalak barkamena eskatzen die UEFA Leagueren finalaren partida ikusteko Algortako Geltokiko eta Romoko Santa Eugeniako plazetara hurbildu ziren getxotarrei Athletic Clubek jokatu zuen partidaren lehenengo denboraldiaren parte handian proiekzioan izan zen akatsagatik. “Sentitzen dugu gertatutakoa eta datorren maiatzaren 25ean Koparen finaleko partida pantaila erraldoitan berriro proiektatzen denean, ez gertatzeko ahal dugun guztia egingo dugula, partida osoa ondo ikusteko” adierazi du Josu Loroñok, Komunikazio Arloko zinegotzi arduradunak.

Getxoko Udalak azaldu du proiekzioa egiteaz arduratu zen enpresari eskatutako irizpide teknikoak irudi eta soinu mailan posible den kalitate handiena ematen zutenak izan zirela, kanpoaldeko proiekzioen muga teknikoak kontuan harturik. Ildo horretan, kontuan hartu ziren alderdi teknikoen artean lumen gehien zituzten bideo-proiektoreak zituen eskaintzari eman zitzaion lehentasuna, ikuste hoberena ziurtatze aldera eta baita ingururako audio-potentzia hoberena ere. Era berean, eguraldi aurreikuspena (hodei eta euri aukerarekin) ez zen bete eta horren ondorioz, egunaren ordu horretan argitasuna oso handia izan zen eta horrek galarazi zuen partidaren lehenengo denboraldia ondo ikusi ahal izatea. Gainera, proiektoreak jarri ziren plazetako inguruetako argi artifizialaren kontrola ere burutu zen eta pantailak eta proiektoreak tokien araberako gune egokienetan kokatu ziren.

Azkenik, esan Getxoko Udalak bitarteko guztiak jarriko dituela datorren maiatzaren 25eko partidan aipatutako akats teknikoak berriro gerta ez daitezen.

Getxo, nazioarteko triatloiaren epizentroa igande honetan

Informazio gehiago: getxo.net


2009an sekulako giroa sortu zen Romoko Santa Eugenia plazan eta Algortako geltokikoan, udalak finala ikusteko jarritako pantaila erraldoiekin. Aurten be 2012an, berriz ere gozatzeko aukera paregabea edukiko dugu gure herrian finala leku berberetan eta pantaila berberekin ikusten. Hori bai, aurten gozatu bai, baina IRABAZI ERE BAI!! AUPA ATHLETIC!

Udalak argitaratutako prentsa oharra:

Getxoko Udalak telebista pantaila erraldoi bi ipiniko ditu berriro herritarrek datorren maiatzaren 25ean Madrileko Vicente Calderón zelaian Athletic Clubek eta F.C. Barcelonak jokatuko duten Kopako finala zuzenean ikus dezaten.
Udalerriko hainbat tabernek eta saltokiek egindako eskaerena urrean, Gobernu taldeak honako hau jakinarazten du:
1. Udalak telebista pantaila erraldoi bi ipiniko dituela, bata Algortako Geltokiko plazan eta bestea Romo-Areetako Santa Eugenia plazan, hots, 2009an Athletic Clubek jokatu zuen finala ikusteko pantailak ipini zituen toki beraietan. Pantaila horien gastua Udalak berak ordainduko du.
2. Getxoko Udalak pantailak beste esparru publiko batzuetan ipintzea baimen lezakeela, beti ere eskaerak eremu publikoetan kultura eta aisialdirako ekitaldiak antolatzeko exijitzen diren baldintza guztiak baldin eta betetzen baditu. Halaber, eskaera horiek aldez aurretik bideratu beharko dira.

Argi zuri-gorriak moilan



Era berean, Athleticen talde nagusiak Europako lehiaketako partidu bat jokatzen duen egunean eta Kopako finalaren egunean, Areetako Moilako pasealekuko horma argiztatzen duten argiak zuri-gorriak bihurtuko dira. Iluntzen duenetik eta gauerdira arte, hormako argiek Athleticen kilometro bat luzeko bandera irudikatuko dute.

Lehenengo aldia izango da kirol gertaera bat dela eta Udalak aipatu argiak modu berezian piztuko dituela. Lehenengo aldia, hain zuzen, ostegun honetan, martxoak 29, gertatuko da, egun horretan Athletic Clubek Schalke 04 taldearen aurka jokatuko baitu Alemanian. Bigarrena, itzuliko partiduan astebete beranduago, apirilaren 5ean.
Eta azken aldia, maiatzaren 25ean, ostirala, izango da, F.C. Barcelonarena urkako Kopako finala jokatuko duen egun berean, alegia.

Labels: ,

Ereaga hondartza suspertzen, baita bainugela publikoetan

Negua joan da ta...

Getxo udaletxeko web orrialde berria

Getxoko Udalak 173.640€ eman zituen GLL, Gizarte Larrialdiko Laguntzetarako 2011n, jasandako eskaera guztiei erantzuna eman ahal izate aldera, guztira 459ri. Aldizkakoak ez diren laguntza horiek Eusko Jaurlaritzaren kontura dira. Udalerri bakoitzari zenbateko bat ematen dio eta udal Gizarte Zerbitzuek bideratu, gestionatu eta ordainketak gauzatzen dituzte. Getxoko kasuan, 2011n Eusko Jaurlaritzak 505.920€ eman zituen eta Udalak 173.640€, banatutako (679.560€) zenbateko osoaren %25a.

Gizarte Larrialdiko Laguntzak, diruz laguntzeko xedearekin, ohiko edo ezohiko izaerarekin gastu zehatzei aurre egiteko baliabide gutxi dituzten pertsonentzat dira, gizarte bazterkeriako egoerei aurrea hartze edo gutxitze aldera. Diru-laguntza hoiek Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuek dituzten helburu estrategikoetan kokatzen dira, hain zuzen ere, bazterkeriako egoerak prebenitzean eta artatzean datza hori eta baita pertsonen, familien eta taldeen integrazio soziala bultzatzean ere.
Ildo horretan, “gure helburuetako bat GLL eskatzen duten guztiak diru-laguntzarik gabe ez geratzea da, eta horregatik, beharra ez izan arren, gure aurrekontuaren parte bat horretara zuzentzen dugu, eskaera guzti-guztiei erantzuna eman ahal izateko” argitu du Elena Coriak, Gizarte Zerbitzuen zinegotziak.

Udalak azken lau urteotan 856.777€ zuzendu ditu Gizarte Larrialdiko Laguntzak emateko.

Labels: , ,



Udaberriarekin, eta eguraldi onarekin batera, Ereaga hondartzako ingurua bertako biztanleentzat ez ezik Euskadiko eta Estatuko hainbat lekuetatik datozen bisitarientzat ere topalekua izango da berriro, turista atzerritarrak ahaztu gabe, gurean leku bat hartzen ari baitira.

Izan ere, “La Ola jatetxea” eraikina ustiatzeko esleipena egin berri dute eta horrekin batera, laster, apirila aldera, birmoldatutako “Igeretxe Hotela” eta “Tamarises Jatetxea” zabalduko dituzte ere. Eta, horren eraginez, orain arte “La Terraza” taberna-jatetexeak eta High Tech Hotelak egin duten kalitatezko eskaintza handitu egingo da. Negozio guzti hauetan 92 lagunek egingo dute lan (udako balizko kontratazioak kontuan hartu barik).

Alde horretara heltzea erraza da, oinez zein ibilgailuz, mila aparkaleku baino gehiago baitaude. El Triángulo izeneko bidegurutzetik Portu Zaharreraino 614 aparkaleku daude; horiei Kirol Portuan dauden 390 gehitu behar zaizkie (2014ko amaierarako, bataz beste 250 aparkaleku gehiago egongo dira, bidaiari-ontzien moila berriaren eraikuntza amaitu eta gero).

Hirigintza zinegotziak, Joseba Arregik, esan duenez, “Udala tinko lan egiten ari da Ereagako ingurua turistikoki eta ekonomikoki indartzeko, udalerriko esparru estrategikoa baita, ekimen publikoak eta pribatuak eskaintzen dituena”. Aurten 80.000 bidaiari helduko dira Getxoko bidaiarientzako itsasontzi handien moilara eta horientzat “erakargarri turistiko gehiago eta berriak topatzea nahi ditugu gure udalerrian euren egonaldiak luzatzeko animatzeko”.

La Terraza

Udal eraikin horrek, zeinen ustiapena 25 urtez eman zuten,
2010ko urrian zabaldu zituen ateak berriro, taberna, jatetexea eta terraza zerbitzuak eskaintzeko asmoz. 23 langilek zerbitzatzen dituzte bezeroak, batez ere Getxoko bertokoak eta bizkaitarrak, baina udaldian hondartzara doazenak, paseoan dabiltzanak eta turistak ere hurbiltzen dira. Establezimenduak hitzartutako menuak, jai pribatuak edo, horretarako beren beregi ipinitako telebista pantailen bitartez kirol ikuskizunak ikusteko aukera eskaintzen du.

Los Tamarises jatetxea

Jatetxe honek, 1936tik udalerriko historiarekin lotuta dagoenak, apirilean ateak zabalduko ditu berriro, birmoldaketa oso garrantsitzua egin ondoren, Fernando Canales eta Javier Izarra sukaldarien eskutik (azken hori sukaldeaz arduratuko da). Bertan 22 langilek egingo dute gogor lan Bizkaiko gastronomiaren erreferente bihurtzeko. Horretarako, beheko solairuan, terraza, kafetegia, taberna eta koktelak eskainiko dituzte, Bistrot batez gainera, non mokautxoak, anoak eta kazolatxoak dastatu ahal izango diren. Lehenengo solairuan “neurrira antolatutako menua” eskainiko duen jatetxea lekutuko da, kalitatezko plater eskaintza zabalarekin. Halere, bi areto, tamaina ezberdinakoak, ditu edozein ospakizun egin ahal izateko (eskontzak, bataioak, enpresako batzarrak ...).

High Tech Tamarises Beach Hotela

Hiru izarretako hotela da, 42 logela modernoekin eta bertan 12 pertsonek egiten dute lan, udalerrira negoziotan datozen profesionalei, asteburuko zein jai-zubitan datozen turistei ... zerbitzurik onena emateko. Halaber, 5 areto ditu kongresuak edo bilerak egiteko, 200 pertsona hartzeko lekua dutenak, eta, besteak beste, kafategia, jatetxea eta terraza zerbitzuak eskaintzen ditu.

Igeretxe Hotela

Aldez aurretik aipatutakoaren aurrean kokatuta, 1919an sortutako aintzinako bainuetxe horrek apirilean zabalduko ditu berriro ateak hiru izarretako hotelaren kategoriarekin, goitik behera zaharberritzeko lanak amaituta. 22 gela izango ditu eta hiru areto, jendea hartzeko leku ezberdinekoak, eta hainbat jai egin ahal izateko erabiliko dituztenak. Halere, itsasoari begira duen terrazan, erretegi bat egongo da non, “betiko eraran”, kalitatezko produktuak dastatzeko aukera egongo den. Kafetegiaren eskaintza ere ez da faltako (pintxoekin, ogitartekoekin, mokautxoekin ...) eta hiri handietan oso modan dagoen afterwork deritzon esparru bat, non 19:00etatik aurrera, eta musikarekin lagunduta, mokautxo anitzak edo kopa bat hartzeko aukera egongo den.

La Ola Jatetxea

Orain dela gutxi, Udalak bi solairuko erakin honen ustiapena esleitu du, ostalaritza-establezimendu eta jatetxe gisa. Aurten zabaltzea aurreikusi dute eta bertan 12 langile izango dira. Beheko solairuan taberna, jatetxea eta terraza egongo dira. Bigarrena erabilera anitzeko esparrua izango da eta bertan pub bat egongo da edo, aldez aurretik erreserba egin ondoren, jai pribatuak, enpresako aurkezpen ekitaldiak ... egin ahalko dira.

Portu Zaharra

Urtak joan urteak etorri Portu Zaharrak hor dirau zutik eta bere xarma guztia mantentzen du oraindik. XVIII. mendean sortu zen arrantzale auzo bezala eta, XIX. mendean, hegalean gora zabaldu zen. Gaur egun, hiru kaleren inguruan antolatzen da: Portu Zaharra, Erribera eta Berria. Bertan 8 tabernak eta jatetxek maila goreneko ostalaritza eta gastronomia eskaintzen dute gure gozamenerako.

Ekimen publikoa

Gogoratzekoa da, duela gutxi Udalak iragarri duela Punta Begoñako galeriak berreskuratuko dituela herritarren gozamenerako eta, laster, Turismo Bulegoaren egoitza berriaren proiektua aurkeztueko duela (Azul Marino etxetxoa zegoen lekuan bertan egongo dena) aurreratu du ere.

Esparru horretarako beste jarduera garrantzitsua bidaiari-ontzi handien moila berria izango da. Eraikitzeko lanak 2012ko irailean hastea aurreikusi dute eta 2014rako martxan egotea espero da. Proiektu horrek batez beste 250 aparkaleku izango duen parking berria eraikitzea aurreikusten du.

2011n, Getxoko bidaiari-ontzi handien moilatik 77.345 turista pasatu ziren. 52 jarduera egin ziren (36 eskala; 4 egoitza-portu eta 12 eskala eta egoitza-portu). 30 itsasontzi desberdin porturatu ziren: 7.910 bidaiari lehorreratu ziren; 62.489 bidaiari eskalan edo iragaitzakoak ziren eta 6.946 bidaiari itsasoratu ziren.

Labels: , , , ,

WhatsApp-en alternatiba sortzen ari dira... Getxon!



Jaime Otamendik zuzentzen duen "Mezularia" saioan Spotbroseko Igor Zabalari egindako elkarrizketa.

Sorte on eta aurrera!

Labels: , , ,

Agate deuna Romon eta Areetan. Hurrengo urterarte!



Hotza, haizea eta jende gutxi kalean, eguraldiagatik eta Athletikeko partidagatik. Bost axola zitzaigun, larunbatean Agate deuna abestera atera ginenoi. Giro apartarekin kalez kale joan ginen Romo eta Areetatik gure abestia eta alaitasuna eskaintzen. Ez ditugu gure tradizioak alde batera utziko. Aupa Ondarretako Batzokia! aupa Agate deuna!

Labels: , , , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

+ Getxo Berritzen